Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog

Autonomia Eraiki

Autonomia Eraiki

Euskal Herriaren askapenerako mugimendua

Amnistia orain

Publié par Autonomia Eraiki sur 7 Septembre 2015, 21:07pm

Amnistia orain

2015-eko irailaren 2-an, Frantziako Justiziak Lorentxa Beyrie-ri bigarren aldikotz ukatu dio baldintzapeko askapena. Egun hartan berean, irailaren 2-an, Taubira andereak, Frantziako justizia minixtroak hitzemaiten zuen euskal preso politikoen hurbilketa galdeak aztertuko zituela banazka, arrazoin humanitarioak kondutan hartuz. Prentsan Taubiraren adierazpenak luze ta zabal aipatuak izan dira… bainan Lorentxaren askapenaren ukatzea aldiz batere ez !!

Salatu nahi dugu Frantses estatuaren jokamoldea euskal preso politikoen kontra, baldintzapeko askapenak ukatuz sistematikoki, duela gutti Txistor Haranbururena, ta irailaren 2-an Lorentxarena !!

Salatzen dugu ere gaur, irailaren 7-an, Alberto Plazaolaren atxiloketa !

Frantziaren politika agertzen da bere erabaki ta ekintzetan. Salatzen dugu orohar frantses estatuak deraman betiko politika itotzailea, ba euskal preso politikoei buruz ba Euskal Herriari buruz !!

Euskal preso politikoak etxeratzeko ta Euskal Herriaren ezagupenerako, elkar gaitezen !!

Amnistia Orain !

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article